R

Gelak

Babestutako atari batetik dute sarbidea bost gelek. Bertan, egoteko toki polita daukagu jarrita, aterpean eta bailara txiki batera bistak dituela. Gela guztiak bikoitzak dira (ohe gehiagarri batekin aukeran), berogailua eta komunarekin.

R

Apartamentua

Goiko solairuan apartamentua dugu; bi logela ditu bakoitza bere komunarekin, sukaldea, egongela eta terraza. Hau ere, gelen antzera, aintzinako altzariz hornitua.

Sukaldeak sutea, mikrouhin-labea, kafe-makina eta izozkailua ditu.

.

R

Jatetxea

Gosaltzeko eta afaltzeko aukera ematen dugu. Gosariak batik bat, mermelada goxoz eta bizkotxoz osatuak daude. Afarian sagardotegiko menua eta bertako barazkiz eginiko menu bereziak eskaintzen ditugu aukeran.

R

Zerbitzuak

• Etxe-animaliak onartzen ditugu.
• WIFIa sagardotegian.
• Arropa garbitzeko zerbitzua.
• Txartelarekin ordaindu dezakezu.
• Etxeko animaliak umeekin jolasteko: katuak, txakurrak, oiloak, astoa…
• Inguruari buruzko informazio zabala: BTT, ibilbideak, ospakizunak, feriak, jaiak…

Mardari auzoa, 12
20829 ITZIAR-DEBA (GIPUZKOA)
699 684 490 • txindurri@txindurri.com
Alazne Arruti Irigoien • 15978722R

Laguntzaile:

idae-logo